
ARGAZKIA: CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA ALAVESA.
Mahats biltzeko jaia
Mahats biltzeko Jai Eguna
Iraila
Lantziego. 2021ko irailaren 12a.
Oionek Arabako Errioxako Guardiako Kuadrillak antolatutako ardoaren jaian hartzen du parte.
Ospakizun hau 1994an hasi ginen egiten Guardian eta, orduz geroztik, zonaldeko herri guztietan egin izan da, behin gutxienez.
Aurten 19.a eginen dugu Lapuebla de Labarcan. Beti bezala, irailaren erdialdean izanen da, Mahats-biltzearen aurretik.
Ekitaldi jendetsu honen helburua bisitariei hemengo herriak ezagutaraztea da, bertako bizimodua, eta, batez ere, ardoa, zonaldeko ekonomiaren eragile eta balio kultural gisa.
Jaiaren hasieran, Rioja Deitura Kalifikatuko ardoen "Premios Vendimia 2012 / Mahats-biltze Sariak 2012" lehiaketako sariak emango dira. Gero, Pregoiaren ordua izango da. Azken urteotan, kirolaren munduko pertsonaia garrantzitsuak, kulturaren mundukoak, hedabideetakoak eta jendartekoak izan dira Pregoia egin dutenak, eta horrela, Arabako Errioxaren enbaxadore bihurtu dira.
Mahatsa zapaldu eta lehen muztioa dastatu ondoren, jaia antolatu duen herrian barnako ibilbidean, herrika eta ardandegika sailkatutako ardoak dastatzen dira. Ardoa, behar den moduan dastatzen da, kopa fin batean, alegia. Kopak Arabako Errioxako logotipoa du serigrafiaturik, eguna horren oroigarri gisa.
Ardo dastatzearekin batean, bestelako jarduera batzuk ere badira; umeentzako jolasak, bertako folklorea, gastronomia, musika... eta horrela, elkarrekin egiten dugun jai egun ludiko bihurtu da.
Jende asko elkartzeak ez du arazorik sortzen, boluntarioek dena errazten baitute, eta denok egun atsegina pasatzea lortzen dute.
Hori baino lehenago, Arabako Errioxako Ardoa eta kalitate altuko mahaiko beste produktu batzuen arteko senidetzea egiten da. Jarduera paraleloak egiten dira, besteak beste, Argazki Lehiaketa eta Rioja Jatorri-deitura Kalifikatuko Ardoen Lehiaketa. Lehiaketa horretan parte hartzen dute Errioxako hiru azpi-zonaldeetako ardorik onenek.
Informazio gehiago: http://www.fiestadelavendimiariojaalavesa.com
Mahats-biltzeko Jaiko irudiak