Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Eduardo Terroba Cabezón Alkatea

Alkatetza

Ongi etorri Oiongo Udalaren webgunera

Gure udaleko gobernu taldea behin osatuta, haren alkate gisa, web orri honen bitartez agurtu nahi zaituztet eta aldez aurretik eskerrak eman zuen parte-hartzeagatik web orri honetan. 

Garai digital honetan komunikaziorako autopista honi atea ireki diogu; ez bakarrik belaunaldi berrien zerbitzura jartzeko, udalerri handi hau osatzen duten hiru herrietako biztanle guztien zerbitzura jartzeko ere bai. 

Zer espero dugu zuengandik? Arabako Errioxako leku honetan bizi garen guztiok giza-komunitatearen ongizate komuna eraikitzea helburu izanik, elkarrizketa, iradokizunak, kritika eraikitzaile ez ozpinduak, ekimenak, ideiak, e.a helarazi eta sustatzea. Mesedez! SAIAKERA HONETAN EZ DADILA INOR BAZTERTUA SENTITU. 

Hori guztia aurrera eta ondo joan dadin, beharrezkoak diren mekanismo guztiak eskura jartzen saiatuko gara; gure helburua baita zuen eta “herriko etxearen” arteko harremana eta giro ona arina, bizkorra eta eraginkorra izatea. 

Garai digitalak gure arteko harremanak sustatu eta gerturatu beharko lituzke, ez kontrakoa. Hori da korporazio gisa gure egungo konpromisoa, baita gure helburu eta lanen gardentasuna lortzea ere. Bereziki guztion diruaren kudeaketan. Gure poltsikoak kristalezkoak izan beharko dira. 

Udalbatza osatzen dugunok udaleko barne kudeaketaren eredua eraberritu nahi dugu teknologia berriak gehituta; modu horretan eskainiko diogu herritarrari udal gertukoago eta hurbilerrazagoa. Administrazio elektronikoa martxan jarri nahi dugu herritarrarentzako ataria ezarrita, herritarrari zerbitzu hobea eskaintzea helburu izanik. 

Web orriaren beste funtzio garrantzitsu bat da gure kultura, artea, ingurunea, paisaia, bizimodua, elkarbizitza, gure tradizio eta ohitura aberatsak... zabaltzea. Konplexuak bazter ditzagun. Eman diezaiogun gureari balioa ilusioz. Lan egin dezagun guztiok sarean, indibidualismoa albo batera utzita. 

Gure giza-komunikaziorako bide zabal hau ezin du albo batean utzi udalarekiko eta bertako langileekiko harreman pertsonal gertu eta errespetuzkoa. Sentitu ezazue zuen “ororen etxe” gisa: ez bakarrik eskatzeko, baizik eta laguntza, iradokizun onak, iritzi eta kexak helarazteko, guztion arteko elkarbizitza on bat sendotzeko apeta indibidualak albo batean utzita. 

Dakizuenez nire funtzioa alkate gisa zuen esanetara egotea da, nire bulegoan zein kalean. Bertan partekatu ahalko ditugu zuen egunerokotasuneko gauzak eta guztion arteko elkarbizitza osasuntsu eta duinerako behar zehatzak.

Zuen esanetara nago erabat. 

 

Adeitasunez,

Alkate-presidentea 

Eduardo Terroba Cabezón

Alkatearekin harremanetan jarri

* duten eremuak bete beharrekoak dira

Datu pertsonalak
Kontsulta
Azaldu labur labur kontsultaren arrazoia.
Azaldu zure kontsulta
captcha

Powered by ChronoForms - ChronoEngine.com

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu