Agenda de eventos
|
Gin, gin, gin, euskaraz hitz egin”, “Ari, ari, ari, euskara lehendakari”, “Hemen gaude euskararen alde”... Bai, iritsi zaigu “Euskaraz Bizi Nahi Dut” herri-lasterketa, bosgarren aldiz iritsi ere. Oiongo eskola, ikastola eta IKA euskaltegia aritu gara Oiongo lasterketaren prestaketan, aurrekoetan bezala. Lehenbiziko urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren; bigarrenean, 120 petotik gora banatu genituen; hirugarrenean, 150, laugarrenean, 167, eta aurten? Auskalo, zurekin, irakurle, bat gehiago.
Oionen, azaroaren 6an ospatuko dugu lasterketa. Ordu bat eta laurdenean izango da hasiera plazan. Beraz, korrika egin nahi duenak lehenago agertu behar du izena ematera. 12 urtetik beherakoek 1 € ordaindu beharko dute parte hartzea, eta helduek 3€. Ibilbidea kilometro ingurukoa da. Aurten ere iazkoari jarraituz zunba egingo dugu 12:45ean parte hartzaileak berotzeko.
Parte-hartzaile guztien artean opari mundialak zozketatuko ditugu amaieran.
Behin, lasterketa eta zozketa amaituta, Oiana triki-taldearen laguntzarekin pintxo-poteoa egingo dugu. Oiongo tabernariek egun horretarako “euskaraz bizi nahi dut” pintxo bereziak prestatuko dituzte, eta 1,5 €ren truke pote batekin batera dastatu ahal izango ditugu.
Igandera arte