Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Abisuak eta Ekitaldiak



KZGUNEA

KZguneak hainbat formakuntza-modalitate ditu, erabiltzaileen beharretara egokituak: aurrez aurreko formakuntza, urruneko formakuntza, bideokonferentzia bidezko formakuntza, aurrez aurreko hitzaldiak eta zuzeneko hitzaldiak, YouTubeko kanaleko bideotutorialak eta IKTekin lotutako zalantzak argitzeko tutoretza pertsonalizatuak.   

Helburua lankidetzak sustatzea da, KZgunea sarea eskura jarriz, zuen erakundearekin lotutako kolektiboetan identifikatzen diren beharrak asetzeko, eta elkarrekin lan egitea, pertsona guztientzako ikaskuntza-espazio bat eskaintzeko. KZgunea Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei lotutako formakuntza-prozesuak abian jartzea eskatzen duten gizarte-eskaerak entzuteko eta garatzeko gune bat da.   

KZgunearen ekintza berri honi eta eskaintzen dituen zerbitzuei buruz gehiago jakiteko, KZgunearen web orria bisitatzea edo argitaratu den berria irakurtzea gomendatzen dugu.    

Egin klik... eta aldatu txipa!