Labraza.
Ondare Artistikoa
Ondare Artistikoa
eosfera.net-ek utzitako argazkia
San Migel Eliza
Angeluzuzeneko oinplanoa du, eta nabe bakarrekoa da, hiru atalekoa eta buru oktogonalekoa. Dorre barrokoa ederra da, eta bi atal ditu: behealdekoa, garaiera handikoa, oinplano karratukoa, eta horren gainean, goialdekoa, oinplano oktogonalekoa. Horrek kanpaiendako zirkulu erdiko zortzi bao ditu. Bi atalen artean, harrizko balaustrada bat dago. Goialdean, tarterik altuenean, kupula eta linterna daude.Atariko estalpearen gainean txakurtxo erromaniko batzuk ageri dira, oso hondatuak. Ataria zirkulu erdiko sei arkuk osatzen dute, harlanduan plazatik hasita, eta beste arku itxi bat ekialdian.
San Miguel elizaren kokapena
San Miguel elizako irudiak