Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Etnografia museoa


Hauexek izan dira ondare etnografiko materiala desagertzearen arrazoi nagusiak: nekazaritzaren mekanizazioa, lurzatien kontzentrazioa, laborantza intentsiboa, etxeko lanak modernizatzea, familia-ekonomietan izandako aldaketak eta herriak hustea. Egun, etxe gutxi batzuetan aurki daiteke, eta maiz txatar-biltzaileen esku gelditu da, edo etxeko sutan betiko galdu.

Hala ere, oraindik ere badira galdu ez diren antzinako hainbat tresna, datu eta informazio, eta horien galera saihesteko garaiz gabiltza, kultur deserrotzearen zauria handiagoa egin ez dadin.

Oiongo Etnografia Museoa bertako biztanleek eta Udalak sortu zuten ilusio handiz, eta Arabako Foru Aldundi Kultur Sailak lagundu zuen horretan. Antzinako kultur elementuak berreskuratzearen adibide garbia da museoa. Bertan, objektu guztiak oso txukun daude jarriak, eta gainera, ekitaldi pedagogikoak eta jolas eta festa ekitaldiak egiten dira. Horiek guztiek geure sustraiak hobeki ezagutzeko bidea ematen dute.

Laborantzarekin lotutako bizimodu baten adierazle dira museoan dauden objektuak eta materialak, batez ere Arabako Errioxako zonalde berezi honetan, Oionen, errotuen izan direnak.

Museoa 1995eko urtarrilaren 22an inauguratu zen, Etxe Sindikalean, baina 2002ko uztailaren 13an, Foru Eraikinaren beheko solairura eraman zen.

Ikusgai dauden piezak: 297.

Bereziki aipatzekoa: Museoaren sarreran, III. Giralda dago ikusgai. Izena Jasokundeko Andra Mariaren Elizaren dorrearen puntan egon zen (1982-2000) haize orratzetik hartu zuen (irule baten irudia azaltzen da, gurpilarekin eta goruarekin). Materialak: Burua zurezko tailua da, eta gorputza burdinazko txapa.

Apaingarri erlijiosoak: kasulak, manipuluak, estolak, besahezur-zapiak, korporal poltsak, kaliz-errezelak, kapak, dalmatikak.

Nabarmenenak: kapa berdea, kasula, dalmatika, besahezur-zapia eta zetazko kaliz-errezel berdea., XVIII. mendeko materialak. Oihal zilarduneko ternoa, XVIII. mendearen erdialdekoa, Toledoko tailerretakoa. Damasko dalmatika zuria, zeta naturalezkoa, zuria eta arrosa.

  • Helbidea: Foru kalea 6, beheko solairua (sarrera Foru Plazatik).
  • Ordutegia: Bisitak aldez aurretik adostu behar dira Oiongo udaletxean.
  • Ttelefonoa: 945-601240.
  • Doako bisitaldia.

pdfoiongo_etnografia_museoa.pdf1.39 MB

Etnografia Museoaren kokapena

Etnografia Museoko irudiak

IMG 20200120 WA0003
IMG 20200120 WA0005
IMG 20200120 WA0006
IMG 20200120 WA0004
DSC 0024
DSC 0034
P7150092