Ondare Artistikoa
ELUR-ZULOA
XVIII. eta XIX. mendeen artean, berebiziko garrantzia izan zuen elur-zuloak Oiongo biztanleria landatarraren egunerokoan.
Oiongo elur-zuloa herrigunetik kanpo dago, Cuevas kalean. Egun, jabetza pribatukoa da.
Harlangaitzezko harriz dago egina, eta kupula harlanduzkoa du, zilindro itxurakoa. Lehen Udalarena zen eta bere ustiaketa enkantean esleitzen zen, bertakoen eta kanpotarren artean.
Kontuan hartzeko datua da Oiongo Ama Birjinaren Jasokundearen Eliza egindakoan sobera zeuden harriak erabili zirela elur-zuloa egiteko.
NOLA ERABILTZEN ZEN
Uda eta udazkenean zehar, orbela eta belar lehorra biltzen zen, eta elur-zuloaren hondoan jartzen zen (gurean lastoa jartzen zen), belaki gisa, ura xurgatzeko.
Elur-zuloaren inguruan elurra egiten zuenean, elur-pilotak egin, eta horiek trinkotu egiten zituzten maldan behera bultzatuta. Horretarako, zonalde aproposa behar izaten zen elur-zuloaren gainaldean. Elurra elur-zuloan sartu, eta aski zegoela ikusten zutenean, oinez edo mazoaz eta palaz zanpatzen zuten, 1,5 edo 2 metroko geruza lortu arte. Horren gainean, orbela eta belarra jartzen zen berriz ere, eta berriz hasten ziren elurra sartzen elur-zuloa bete arte. Bukaeran belarrez estaltzen zuten dena. Toki batzuetan, gatza erabiltzen zen dena estaltzeko, belarraren ordez.
Elur-zuloko Ermitaren kokapena
Elur-zuloaren irudiak
Jasokundeko Andra Mariaren eliza
Estilo barrokoan eraikia, XVIII. mendean zehar (1744-1748), XV. mendeko azken urteetako edo XVI. mende hasierako gotikoaren amaieran egindako aurreko baten gainean. Eraikin honen hondakin gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Tenplua harlanduan egina. Aurrealdea gotiko-errenazentista isabelinoa da, XV.-XVI. mendeetakoa, lan finduak ditu gingil arkuetan.
Buretako Kondeen Jauregia
Buretako Kondeen Jauregia bertako nobleen etxebizitza partikularra zen, eta gaur egun ere jabetza partikularrekoa segitzen du izaten.
Portuko Markesaren Jauregia
Herriaren erdialdean bertan dago kokaturik, elizaren ondoan. Jauregi bikaina da; armarria eta idazkuna ditu.
MahastietakoAma Birjinaren Ermita
Santa Maria mendian eta parkean dago ermita. Eraikina berria da, 1993koa.
ELUR-ZULOA
XVIII. eta XIX. mendeen artean, berebiziko garrantzia izan zuen elur-zuloak Oiongo biztanleria landatarraren egunerokoan.