Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com
Oyón-Oion
Historia eta Heraldika

Bandera

Aspalditik, San Vicente eta San Atanasioko herriko jaietan herriko bandera airean ibiltzen da, zehazki 1644tik.

Errepublikaren etorrerarekin, hiru koloreko bandera errepublikanoa gehitu zitzaion; eta 1932an herrikoarekin batean jarri zuten ekitaldi ofizial guztietan. Garai hartan alkatea Julio Martínez Bujanda jauna zen, eta Arabako Foru-Aldundi Txit Gorenaren probintziako bandera gehitu zen.

1977an, "Oiongo Gazteen Batzorde Koordinatzaileak eskatu zion Udalbatzari Euskadiko herrialdeko bandera jartzea, ikurriña, alegia, Esker Onezko jaietan. Udalak, 1977ko uztailaren 29an, Ohiko Bilkuran, aho batez onartu egin zuen Euskadiko ordezkari den ikurriña jartzea". Harrezkero, hiriko banderak, Autonomia-Erkidegoarena, Estatukoa eta Probintziakoa Udaletxeko balkoi jarraituan jartzen dira jaietan. Bestalde, herriko jaietan, bezperetako zeremonian zein Mezan eta Santu guztien Eguneko Prozesioan, Udal Korporazioa joaten da eta bandera hauek guztiak eramaten dituzte. 1993. urtean, armarri heraldikoa gehitu zitzaion hiriko banderari.