Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com
Oyón-Oion
Historia eta Heraldika

Oion, Ohar Historikoak.

Oiongo historian, hiriko aramarri heraldikoan irudikatuta dauden zenbait gertakizun garrantzitsu nabarmentzekoak dira. Honakoak dira:

  • Oionek luzez iraun zuela Guardia hiriko eskualde menpeko gisa, Nafarroako Erregeen agindupean (923-1461).
  • Oiondenbora luzeagoz izan zen oraindik Iruñeko –edo Naxerako- Eliz barrutiaren menpe (923-1862).
  • 1366an Guardiako eskualde independente gisa agertzen da, senidetasun horretako partaide izan baitzen, urte hartan egindako Nafarroako herrien lur-neurketan.
  • 1486an, Guardiako Udalaren parte zela, Oion Arabako Senidetasunarekin lotu zen.
  • 1634an, Felipe IV.aren errege-pribilegio bati esker, Guardiatik bereizi eta Herri bihurtu zen.
  • Mugarri izan zen Donejakue Bidearen lehenengo ibilbidean, 1095. urtera arte behintzat.

1992ko urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzan hala erabakita, herriak OYON-OION izena hartu zuen ofizialki.