Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com
ARGAZKILARITZA: CUADRILLA DE LAGUARDIA DE RIOJA ALAVESA.

Zezentxoa


Prozesioa bitartean, urte ezezagun bateko urtarrilaren 22an gertatutakoa irudikatzen da, su artifizialak botatzen dituen gurpil batean.

"Orain dela urte asko, San Bizente eta San Anastasio egunean, Zaindari Santuen Prozesioa ospatzen ari zirela, arratsaldean toreatzekoa zen zezen batek ihes egin zuen eskortatik. Animalia haien parean ikusirik, Prozesioan zebiltzanak paralizaturik gelditu ziren, eta beren buruak Zaindari Santuei gomendatu zizkioten. Animalia, erasoari ekin beharrean, han bertan erori zen lurrera zerraldo, inork minik jaso gabe".

Gertaera horren oroigarri, prozesioan "zezentxoa" erretzen dute. San Bizente eta San Anastasio plazan, haga bat jartzen da, eta bertan su artifizialak dituen gurpil bat. Gurpil horren gainean, zezen baten eta "dotore jantzitako" baserritar baten irudiak jartzen dira. Irudi horiek material piroteknikoa dute barruan eta inguruan, eta bueltaka hasten dira, azkar batzuetan eta motel besteetan, leherketa hotsak atera bitartean. Azkenean, guztiz zartatzen dira bi irudiak, zezena lehenik eta baserritarra gero, eta ikaragarrizko giroa sortzen da. Dena bukatzen denean, umeak lasterka ibiltzen dira inguruan, zeinek zatiren bat hartuko oroigarri gisa.

Zezentxoaren irudiak

P1030409
P1030417
IMG 1222
IMG 1230
P1030406
P1030440
P1030441
P1030445

Zezentxoaren kokapena